Aralarrera irteera antolatu dute Añorgan
Añorga KKEk mendi irteera antolatu du urriaren 16rako, Aralarrera. Lizarrustitik, pagadi eta zelai ederrak zeharkatuz, Igaratzara iritsiko dira. Ondoren, Pardarri tontorrera (1.393 m.) igoko dira. Itzuleran Lareoko urtegia bisitatuko dute. Guztira, bost ordu inguruko txangoa egingo dute, eta parte hartu nahi duenak klubarekin harremanetan jarri behar du: idazkaritza@anorgakke.org edo 943-36 37 91 telefonoan.
