'Popa egiten duten heavyak gara; era basatian jotzen dugu, noski'
Ibon Casas: Musikaria
‘Rock itsua’ egiten duela dio. Jaiotzetik du ikusmen urritasuna, baina musika bere sendagaia izan dela uste du Amara Berriko abeslariak. Ostegunean Dokan izango da bere bandarekin. Anaia zaharraren gitarra jotzen hasi zen 11 urterekin; haren diskoak entzuten zituen. Telebistan ikusi zuen AC/DCren zuzeneko bat mugarria izan zen Ibon Casas (Amara Berri, 1969) musikariaren bizitzan. 90eko hamarkadan hasi zen musikagintzan, gaur arte. Bigarren diskoa prestatzen ari da jada, ‘La justicia por detras’. Dokan izango da.
Disko berriko kantak joko al dituzu bihar Dokan?
Oraindik diskoa bukatzen ari gara. La justicia por detras izena du bigarren diskoak. Eta bai, zenbait abesti berri kantatuko ditut. ‘La pasta por delante’ lehen diskoko kantak joko ditugu. Baita futbol abesti batzuk ere; Oscar Terolen ‘Uyyyyy’ telebista saiorako bi abesti konposatu bainituen ‘Odio el futbol, amo al futbol’ eta ‘Me estoy poniendo derby’. Realarentzako beste bat ere egin nuen.
Oscar Terol agertuko al da eszenatokian?
Atzo mp3 bat bidali zidan abesti batekin. Gaur hitzak idazten ari omen da. Oscar fenomeno bat da. Ziur nago ikusleak kantuan jarriko dituela. Pailazo bat da.
Musikari gehiago izango al dira zurekin?
Biharko emanaldia desberdina izango da. Beste gitarrista batekin jo ohi dut zuzenean, Rafael Bajorekin. Biok bakarrik moldatu behar izan dugu. Beste musika guztia, baxua, bateria eta abar, aldez aurretik grabatuta genituen. Bestela ezinezkoa zen guretzat ezer egitea. Garestiegia da. Bihar lau izango gara. Pol Merino bateria jotzailea eta Joseba Agirresarobe baxu jotzaile izango dira gurekin.
‘La pasta por delante’, ‘La justicia por detras’… Diskoen izenburuek kontrakoa iradoki dezakete, baina energia eta bizipoza darie zure abestiei.
Beharbada bai, baina honek badu azalpen bat. La pasta por delante, adibidez. Duela urte batzuk pertsona batek sekulako zorra utzi zigun. Guk ez diogu inori burua moztuko, beraz, abesti bat sortu genuen. Astakeriarik ez egiteko irtenbidea da musika. Okerrena da pertsona honek lanean jarraitzen duela… Baina berez horregatik egin genuen. Nik jenio oso txarra izan dezaket. Metal eta rock gogorrenaren mundutik nator. Hitzetan ere hostia txarra erakusten dut… Baina musikaren bidez haserreari buelta ematen saiatzen naiz. Guk ez dugu esaten ‘putakumea zara, eta hil egingo zaitugu’. Begira…«Queremos la pasta por delante, merecemos un trato elegante. Trabajar ya trabajamos los currantes. Menda prometiste pagar, nos engañaste». Beste kolore bat ematen saiatzen gara. Gure reggaeton propioa ere asmatu dugu. Itsuen reggaetona: cegueton. Reggaeton doinuak rock bihurtu ditugu. ‘Apaga la luz y veras’abestian, berriz, ba jendeari ikusmena bakarrik erabiltzen duela esaten diot; beste zentzumenak ez dituela erabiltzen. Nik ikusmen apur bat daukat, eta ikusmena erabiltzen dut. Nire mugek, ordea, honetara eraman naute, beste zentzumenak erabiltzera.
Txikitatik izan duzu ikusmen urritasuna.
Bai, jaiotzetiko erretinosi pigmentarioa dut. 3 urte bete nituenean konturatu ziren gurasoak urritasun bat nuela. Tutu formako ikuspegia dut. Aurrean daukadana ikusten dut, baina ikuseremu handia galtzen dut.
Nola hasi zinen musika munduan?
Nire anaiari esker. Hiru urte zaharragoa da, eta ni oraindik mutiko bat nintzenean hura jada musika zalea zen. Musika tresnak probatzen hasi zen. Etxean lagunekin jotzen zuen… Eta ni etxean bakarrik geratzen nintzenean hasten nintzen haiekin esperimentatzen. Bakardadeari aurre egiteko-edo egiten nuen. TVEko 80ko hamarkadako Aplauso musika saioan AC/DC ikusi nituenean… Bikaina izan zen. Mugarria izan ziren. 11 urte nituen. Askotariko maritxukeriak jartzen zituzten saio hartan, eta ustekabean… AC/DC agertu zen. ‘Hostia hau zer da?’. Diskoak bilatzen hasi nintzen, gero Hernaniko gaztetxean hasi nintzen entseatzen. Gaztetxea erre, eta beste lokal batera joan ginen. Egun ere, Hernanin dut estudioa eta lokala.
Musika zure sendagaia izan al da?
Noski baietz. Talde askotan izan naiz: Ceda el vaso, Mixil, Tabu… Musikarengatik ez balitz, beharbada bortitzagoa izango nintzen.
Rocka da, beraz, zure pasioa.
Estilo guztiak gustatzen zaizkit, baina rocka da benetan maite dudan musika. Rock and rolla, rock gogorra… Ufa! Izugarri disfrutatzen dut. AC/DC, Metallica, Slayer, Anthrax… Metal eta trash metal taldeen zalea izan naiz. Beno, tira bada gogaikarria iruditzen zaidan estilo bat, reggaea. Ezin dut, benetan. Ezta txunba-txunba ere. Aitak ere eragin handia izan zuen ni musika zalea izateko. Eskola Kantorumean abesten zuen. Donostiako abesbatza garrantzitsuenetako bat izan zen. Abesbatza hura banandu zenean sortu zen Donostiako Orfeoia. Nire aitak Santa Maria elizan abesten zuenean, ni hor inguruan nenbilen beti. Organo jotzailearengana joaten nintzen. Gero, Mercado Negro eta Shock taldeak jotzen ikusi nituen jotzen eta… ni ere musikan hasteko bultzada izan zen. Ez zuten Mike edo Chuck izena, eta ez ziren AEBkoak. Oso onak ziren.
Gitarra ez ezik beste zenbait musika tresna jotzen dituzu.
Ez naiz espezialista ezertan, baina burua gauza guztietan daukat. Gitarran, baterian, baxuan, moldaketetan… Urte asko eman ditut musikan jada. Belarri ona dut, erritmoa menderatzen dut… Birtusoa izan gabe, dena ematen dut.
‘Rock itsua’ egiten duzula diozu.
Irudipena daukat musika desberdina egiten dugula. Beste talde batzuen musika kopiatzen duten proposamen pila bat daude. Gure soinuak eta gure estiloak ez du besteenarekin zerikusirik. Astakeria izango da beharbada orain esango dudana… Popa egiten duten heavyak gara; era basatian jotzen dugu, noski. Soinu gordina da gurea. Gainera abesti bereziak dira gureak, askotarikoak. Eta sekulako garrasiak botatzen dizkiot publikoari: «Rock and rolla hastera doaaaaaaaaaaaaa». Eta jendeari asko gustatzen zaio. El canto del loco, Pignoise eta beste talde hauek gatzgabeak dira. Guk ez ditugu su artifizialak botatzen, ezta sekulako koreografiak egiten ere, baina dena ematen dugu.