Vasconia Kirol Elkarteak garagardo azoka egingo du
Klubarentzeko dirua lortzeko helburuarekin, I. Garagardo Azoka antolatu du Vasconia Kirol Elkarteak. Easo Plazan izango du kokapena, eta bihartik igandera egongo da zabalik. Lehenengo hiru egunetan, 18:00etatik 00:00etarako ordutegia izango du. Igandean, berriz, 10:00etatik 22:00etara zabalduko dute.
