Garagardoa eta mokadutxoa, euro batean
Gero eta gehiago dira astean zehar auzoko giroa biziberritu nahi dutenak. Gaurtik aurrera, 20:00etan, euro bakar baten truke garagardo botila eta mokadutxo bat hartzeko aukera izango da Aldamar kale inguruko hiru tabernetan. Gaitz Erdi! lelopean, Eiger edaritegia, Ensantxe eta Rekalde tabernak dira ekimena sustatu dutenak. Eigerreko arduraduna den Perdiren hitzetan, «bezeroei aukera eman nahi diegu astean zehar, eta patrika hustu gabe, zerbezatxo batzuk hartzeko; bestetik, giro apur bat jarri nahi dugu Parte zaharrean, astean zehar tabernak nahiko hutsik egoten baitira».