Urrezko domina eta kalea
Batallon Vasco Españolek Tomas Alba Herri Batasuneko zinegotzia hil zuela 32 urte bete ziren atzo. Udaletxean harekin batera aritu ziren zinegotziek gogoan izan dute eta azken urteetan «egin zaion bereizkeriarekin» amaitzeko eskatu dute. Beste zinegotzi batzuekin egin bezala, Tomas Albak ere Urrezko Domina jasotzea eta hirian kalea izatea merezi duela aldarrikatu dute .