Itxaso Araquek irabazi du Augustin Zubikarai nobela-beka
‘Damutzen ez direnak du’ izena Itxaso Ereque (Donostia, 1988) idazlearen proiektuak. Ondarroako udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria eskuratu du egile gazteak. Aurten dozena bat lan aurkeztu dira literatur lehiaketa, eta horien artean, Araqueren proposamena aukeratu du epaimahaiak. Xabier Mendigurenek, Ana Urkizak eta Leire Bilbaok osatu dute aurtengo epaimahaia, hain zuzen.
Araquek itzulpengintza ikasi zuen Gasteizen. Master bat egin zuen ondoren Londresen, eta egun frantses irakaslea da Londresen bertan. Damutzen ez direnak bere lehen liburua da.
Eleberri bakarra osatzen duten hiru istorio kontatu ditu Araquek. Istorio bakoitzak protagonista bat du, eta hiri jakin batean gertatzen dira. Stuart pertsonaiarena, Londresen; Naroarena, Bartzelonan, eta Andreas-ena, Berlinen. Hirurak 30 urteren bueltan dabiltza, eta oso iragan eta izaera desberdinak dituzten erren, antzeko egoera bizi dute. Euren lehen printzipio idealisten eta nahita edo nahigabe eraikiz joan diren bizimoduaren arteko talka; izan nahi ez zuten hura izatearen onarpena edo ukoa. Bidegurutze existentzial hori da hiru istorioak lotzen dituen haria.
Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan da Augustin Zubikarai. 2010ean, ordea, formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Iaz Joxean Agirrek eskuratu zuen saria, eta bihar aurkeztuko du diru-laguntza hari esker idatzitako liburua, Zwei Frauen (Bi emakume).