Mendeurrena, apaingarri berriekin
www.hotel-mariacristina.com webgunean. Zuzendaritzak eta salmenta alorreko langileek Camino kaleko bulegoan kudeatuko dituzte datorren urteko uztailetik aurrerako erreserbak. Gainontzeko lan taldeari dagokionez, zuzendaritzak aldi baterako Enplegu Erregulazioko Espediennegoziatu du sindikatuekin; eta langile guztiak, ekaina bukaeran, beren lanpostuetara itzuliko dira.
Maria Cristina Hotelak igandean ateak itxiko ditu bederatzi hilabete iraungo dute eraberritze lanei ekiteko. Zerbitzuak eta azpiegiturak gaurkotu eta etorkizunerako prestatu nahi dituzte
Zinema izar, pertsonaia ospetsu eta erregetzako kide asko ezagutu ditu Maria Cristina Hotelak orain ia 100 urte ateak ireki zituenetik. Izena eman zion Maria Kristina Espainiako erreginordeak inauguratu zuen 1912ko uztailaren 9an; ordutik, hiriko gizarte eta kultur bizitzaren lekuko izan da. Mendeurrena zimurrik gabe, eta are bikainago ospatzeko, bere barneko itxura erabat berrituko diote. Ukitu horiek jasotzeko, bederatzi hilabetez ateak itxiko ditu igandean.
Proiektuaren emaitza erakusten zuten irudiak ikusgai zituen Elkano aretoan, astelehenean hasiko diren lanen berri eman zuten prentsaurrekoan hoteleko arduradunek. “Ehun urte beteko ditugu eta baldintza onenetan egin nahi dugu, hiriko hotel ikurra izateko jarraitzeko etorkizunean ere”, azaldu zuen hoteleko zuzendari Michel Naderrek. Amenabar eraikuntza enpresak aurrera eramango dituen lanek 20 milioi euroko kostua izango dute, eta Udala eraikinaren jabea denez, 4.250.000 euroko inbertsioa egingo du. Gainontzeko ia 16 milioiak kudeaketaz arduratzen den Starwood Hotels & Resorts kateak ordainduko ditu. Donostia Sustapeneko Iosu Ruizek nabarmendu zuenez, hotela kalitatezko turismoa erakartzeko azpiegitura estrategikoa izateaz gain, “zaila da Donostia Maria Cristina Hotela gabe ulertzea, urteko ekitaldi garrantzitsuenen lekuko eta Zinemaldiaren bihotza baita”.
Barrutik eta kanpotik
Garai berriei eta bezeroen beharrei erantzun ahal izateko, zerbitzu onena eta erosotasuna uztartu nahi dituzte. Azpiegiturak hobetu eta araudiei egokituko dituzte. Goiko pisutik hasita ur, ur zikin, argindar eta aire egokituaren instalazioak, sarrera-irteerak eta suteen aurkako sistema aldatuko dituzte. Era berean, elbarrientzako sarbideak gehitu eta hauen beharrei erantzungo dieten logela gehiago prestatuko dituzte. Barrualdea eraldatzeaz gain, eraikinaren fatxada garbitu eta konpondu dute. Halaber, 100 urtez haizearen eta euriaren eragina jasan duten terrazetako nahiz balkoietako zoruak aldatuko dituzte.
Fase hauek amaituta, dekorazioa berrituko dute. Hirsch Bedner Associatesek egingo du gelen apaintzearen diseinua. Bertako kideek aste asko eman dituzte hotelean, eraikina eta donostiarren bizimodua ezagutzeko. Itxura aldatu arren, mamia zintzo gordeko dute, Belle Epoque garaiko estilo klasiko eta elegantea mantenduz. Hori indartzeko “ukitu femeninoa eta bihurria” emango diote kolore berriak –grisa, lila edo turkesa–, ispiluak, zeharkako argia, moketak, errezelak eta bestelako apaingarrien barneratuz.
Hoteleko altzarien %95a Udalari itzuliko dizkiote. “Maisulan historiko batzuk berritu eta gune publikoetan jarriko ditugu, harrera inguruan”, zehaztu zuen Naderrek. Ruizek ezagutzera eman zuenez, piezen inbentarioa egin eta biltegi batera eramango dituzte, balorazioa egin ondoren, zein erabilera eman erabakiko dute.
Bisitaldi gidatuak, ostirala arte
Maria Cristina Hotelera kafea hartzera, ezkontza ospatzera edo otordua egitera joaten diren herritarrak ez dira gutxi. Horregatik, inbertsioaren zati handi bat gune publikoak –galeriak, harrera, sarrerak, kafetegia– birmoldatzera bideratuko dute. Eraikinean zerbitzua ematen duen Saigon jatetxean ere hainbat lan egingo dituzte, Hydra ongizate gunea berriz, itxi, eta beste zerbitzu batek hartuko du tokia. Naderren hitzetan, “bisitarien nahiak bete eta gainditzeko aukera izango dugu aldaketekin”. Hiriko bezero horiek egingo diren lanen berri izan dezaten, bihar, etzi eta ostiralean bistaldi gidatuak egingo dituzte, 07:00etatik 11:00etara bitartean. Easo jatetxean gosaldu eta etorkizunean hoteleko logela pilotua ikusi nahi dutenek, 943-43 76 49 edo 600-79 13 18 telefono zenbakietara deitu behar dute erreserba egiteko. Egunean 32 bat lagunek parte hartuko dute, deien ordena jarraituz.
Era berean, lanen jarraipena egin nahi dutenentzat, blog bat abian jarriko dute