Epe laburrean desagertuko da Ondarretako kafetegia (Argazkia: X. Etxabe)
Ondarretaren itxura naturala berreskuratzea izango da negu honetarako erronka nagusia. Horretarako, hondartzaren erdian dagoen kafetegia bertatik kentzea beharrezkoa dela ondorioztatu dute. Udalak eraikina eraisteko proiektua osatu du eta hurrengo egunetan bidaliko dio Ingurumen ministerioko Kosta sailari.
Urte bukaerarako desagerrarazteko asmoa du Udalak. Era horretan, negu eta udaberriko itsas korronteek Ondarreta goialdean, alegia, pasealekuaren alboan, pilatzen den hondarra beste eremu batzuetara zabalduko lukete. Aztiko teknikariek aztertu dutenez, hare mugimenduak agerian dauden harrien arazoari irtenbidea bilatzen lagunduko lioke eta, bide batez, Kosta Legea ezartzen dituen muga eta baldintzak beteko lituzkete.
Hondarraren mugimenduak, aldiz, beste ondorio batzuk izango ditu, harriak gutxitu bai, baina eguzkitakoak jartzeko ere lekua estuago izango dela ohartazari dute Aztiko teknikariek.