Bainua hartzerakoan "arduraz jokatu" behar dela dio Galparsorok
Bost lagun hil dira aurten itsas bazterrean itota; horietako hiru Zurriolan
Itsasoak bost lagun irentsi ditu, aurten, hiriko hondartzetan. Lehenengo ezbeharra ekaina amaieran izan zen. Kongoko gazte bat hil zen itota Zurriolako uretan.
Azkena, berriz, herenegun gertatu zen. Gazte holandar bat beste hiru lagunekin batera Zurriolan bainua hartzea erabaki eta uretan desagertu zen. Bi lagunek bere kasa irtetea lortu zuten, eta hirugarrena, surflarien laguntzaz heldu zen itsas ertzera.
Getaeraren berri izan bezain laster, Gurutze Gorriak, Itsas Salbamenduko ontziek eta Ertzaintzaren helikopteroak bilaketa lanei ekin zieten. Atzo, goiz eta arratsalde aritu ziren.
Nora Galparsoro Hondartzetako zinegotziak bainua hartzerakoan «arduraz jokatu behar» dela ohartarazi du, batez ere itsas korronte arriskutsuak dituen Zurriolan. Galparsorok, era berean, ezbeharrik ez izateko, seinaleak hobetu ala ez aztertuko dutela aditzera eman du.


