Ikaspena baino askoz gehiago
Kutxa Ekoguneak ingurugiroaren garrantzia lantzen duen ‘Berde -berdea’ ekimena zortzigarren urtez abian jarri du Axular Lizeoan. Bertako ikasleak izan dira iazko irabazleak, eta txeke moduan eman diete laguntza hainbat natur elkarteri.
Belaunaldi berriek gazte-gaztetatik ingurumena babes dezaten, Kutxa Ekoguneak Berde-berdea egitasmoa abian jarri du zortzigarren aldiz. Sentsibilizazio proiektua DBHko ikasleei zuzenduta dago, eta Axular Lizeoan aurkeztu dute gaur goizean. Guztira, Gipuzkoako 85 ikastetxetan aurrera eramango dute, eta Axularrekin batera, hiriko beste zazpi izango dira: Ekintza, Herri Ametsa, Larramendi, Miren Bihotza, Mariaren Lagundia, Mundaiz.
Aieteko ikastolakoa izan zen iaz puntu gehien batzea lortu zuen taldea, eta ondorioz, Kutxak ematen dituen 10.000 euroak lortu zituen. Ekoguneko zuzendari Mikel Insaustiren eskutik saria jaso arren, berriro banatu dute. Onuradunak, Arrano Etxea, Surfinder Foundation, The Green Belt Movement eta Euskal Izurde eta Baleazaleen Elkartea (EIBE) izan dira. Ikasleek hauek hobeto ezagutzeko aukera izan dute, beraien jardunaren inguruan gelan prestatutako galderak egin baitizkiete Arrano Etxeko Artitza Albisu, Euskal Izurde eta Baleazaleen Elkarteko Enara Markos eta Surfrider Foundation Europe elkarteko Aines Arizmendi beraiekin egon baitziren. Hala, Arrano Etxean jasotako animalia arraroenen artean lehoi kumeak nahiz itsas otsoak daudela; Surfrider Foundationeko kide izateko surflari izatea derrigorrezkoa ez dela, edo begi hutsez izurdeak ikustea uste baino errazagoa izan daitekeela jakin dute.
Jakin-mina ase ondoren, hiru ikaslek diru-laguntza gauzatzen duten txekeak banatu dizkiete elkarteetako ordezkariei. Diru horren bidez hainbat egitasmo aurrera eramateko aukera izango dute aipatu elkarteek. “Gure lanean jarraitzeko indarra ematen diguzue”, eskertu dien EIBEko Markok. Keniako The Green Belt Movementeko kiderik izan ez den arren, honen bultzatzaile Wangari Maathai omendu dute, orain egun gutxi hil baitzen.
Ingurumen arazoak, ikasgai
Axular Lizeoak hasieratik parte hartu du egitasmoan. Aurkezpenean iazko eta aurtengo partaideez osatutako jendarteak landu beharreko gaiak gogora ekarri dituzte: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoak, klima aldaketa, energia eta Gipuzkoako parke nagusiak. Ingurumen arazo nagusi horiei, zortzigarren bat gehitu diote aurten, hizkuntza ekologia. Gaztetxoek ekologiaren eta hizkuntzaren arteko lotura zein den oso argi ez zekitenez, azalpen bideoa jarri diete. Bertan argitu zaie hizkuntza aniztasuna landare eta animaliena bezain garrantzitsua dela; eta izaki bizidunak eta ekosistemak babesteko neurriak hartzen badira ere, hizkuntzak babesteko halakorik ez dela egiten.
Berde-berdea egitasmoari esker, zortzi arazo hauen nondik norakoak ikasi, konponbideak ezagutu eta zer egin dezaketen jakingo dute ikasleek. Horretarako, ikasmaterialez gain, teknologia berrietan oinarritutako jarduerak egin beharko dituzte. Erantzun zuzen bakoitzeko puntuak pilatuz joango dira, eta ikasturte amaieran, puntuak ikasgela bakoitzak aukeratutako elkarteei emango zaien diru laguntza bilakatuko dira. Orain arteko ibilbidean, orotara, 37.000 ikaslek 82.000 euro lortu dituzte hainbat elkarterentzat.