The Get Up Kids eta Mantisa izango dira gaur Dokan
Udazkeneko Donostikluba Zirkuituko lehen zuzenekoa Dokan izango da gaur 20:30ean. AEBetatik The Get Up Kids taldea etorriko da. Kansas hirian, Missourin, sortu zen rock boskotea. AEB eta Europan zehar urtebetean berrehun kontzertu baino gehiago eman ondoren ‘Something to write about’ (1999) lehen diskoa kaleratu zuten. Hamar urteko ibilbidea egin eta gero taldea desegin egin zen. 2005ean eskaini zuten azken zuzenekoa euren jaioterrian. 2008 urte bukaeran, ordea, berriz elkartu ziren. Aurten ‘There Are Rules’ lana aurkeztu dute.
Gaur, emanaldi berean, Zarautz eta Donostiako Mantisa taldeak joko du. Euskal hardcore eszenan sortutako laukoteak lehen diskoa kaleratu zuen iaz, eta jada bigarrena prestatzen ari da. Sarrerak 18 eurotan daude salgai.


