Euskaltzaleen topagunea
Euskaraz bizi nahi duten herritar guztiek beraien nahia adierazteko, Kontseiluak dinamika berri bat aurkeztuko du etzi iluntzean Dokan.
Euskaraz bizitzeko apustua egin dutenek hitzordua dute etzi Dokan. Izan ere, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ekitaldi berezia egingo baitu Antiguako tabernan, 19:00etan hasita. Bertan euskaraz bizitzearen aldeko dinamika berria aurkeztuko dute.
Iaz maiatzaren 15ean, Kontseiluak deituta, Iruñean manifestazio jendetsua egin zen. Euskaraz bizitzearen aldeko giro horri jarraipena emateko asmoz, egitasmo berri bat abiaraziko dute. Ez da kanpaina bat, ezta lelo bat ere. Pentsamendu aldaketa eragin nahi dute. Horretarako, herritar guztien parte hartzea beharrezkoa da, egunerokoan eta edozein esparrutan. “Euskaraz bizitzeko nahia adieraztea nahi dugu, eta horretarako bideak anitzak izan daitezke”, argitu du Kontseiluko komunikazio buru Saioa Rodriguezek.
Orain arte hainbat eragilerekin harremanetan jarri dira beraien gogoetaren berri eman, eta, dinamikan sartu nahi izanez gero, bakoitzak bere esparrutik, ekarpena egin dezan. Esaterako, udan, jai batzordeekin hitz egin zuten. Hala, Donostiako Piratek, “Euskaraz bizi nahi dut” zioen pankarta zintzilikatuta izan zuten Aste Nagusian zehar. Era berean, idazle, kirolari, musikari… ere hitz egin dute. Hala ere, dinamika zabala eta irekia izatea nahi dute, bereziki, herritarrei zuzendua. Rodriguezen hitzetan, “gure jarrera hori egunerokoan nola hartzen dugun, norbanakoa kontziente izatea euskaraz bizi nahi duela, eta hala bizitzen hastea edo jarraitzea, lehen hitza euskaraz eginez, harremanak ere… “.
Erabaki pertsonala hartu dutenak bakarrik sentitu ordez, komunitate baten parte direla jabe daitezen, euskaraz bizi nahi dutenek bat egiteko guneak ere proposatuko ditu Kontseiluak. Hitzordu horietan lehena Dokakoa izango da.
Ekarpenen bilduma
Deialdia irekia eta herrikoia da, festa izatea nahi baitute. “Euskaraz bizi nahi duen orok parte hartzea nahi dugu. Doka etzi euskaraz bizi nahi duten pertsonen topalekua izan dadila”, zehaztu du Rodriguezek. Ekitaldian, orain arte egindakoaren bilduma jasotzen duen bideoa ikusgai izango da. Jarraian, euskaraz bizi nahi duten hainbat herritarrek, ezagunak nahiz arruntak, beraientzat horrek zer esan nahi duen azalduko dute. Gogoa adierazteaz haratago, beste ekarpen mota batzuk ere ezagutaraziko dituzte. Esne Beltza musika taldeak, adibidez, dinamika honetarako berariaz idatzitako abestia eskainiko du. Halaber, Internet munduan dabilen jendeak prestatutako posta zerrenda aurkeztu eta abiaraziko dute. Euskara egunerokoan erabiltzeko gogoa duen edonork parte har dezake. Honen bidez, hautu bera egin duten lagunek elkarren artean harremanetan jartzeko aukera izango dute.
Gerora beste adierazpen batzuk gehituko dizkiote. Horietako bat webgunea sortzea izango da, jendeak egiten dituen gauzak eskegiteko, materiala jaisteko, partekatzeko… “Askotan bakoitzak bere aldetik egiten ditu gauzak, eta ez dugu elkarren berri izaten. Harremana sortu eta zerbaiten parte direla sentitzeko bidea eman nahi diegu”, arrazoitu du Rodriguezek.