Juan Mari Bandres hil da
Juan Mari Bandres donostiarra hil da, 79 urterekin. Euskadiko Ezkerreko agintari nagusia izan zen, eta abokatu ezaguna ere bai. Azkeneko urteetan bizitza publikotik erretiratuta zegoen, garuneko gaixotasun bat zela medio -1997an buruko isuria izan zuen—. Ostegunean zendu zen, Gros auzoko etxean, eta haren gorpua Zorroagako beilatokira eraman zuten. Larunbatean izango da haren aldeko hileta elizkizuna: San Vicente elizan —Parte Zaharrean—, 19:30etik aurrera.