Txoriak, ikusleen zelatan
Antzoki Zaharra Beldurrezko Astearen zaleei harrera egiteko prest dago. Alberto Saavedra artista donostiarrak ataria apaindu du beste behin. Suspensearen maisuari, Alfred Hitchcock-i eskaini dio aurtengo obra. ‘Birds’ filmeko txori beldurgarri eta misteriotsuak jarri ditu eraikinaren balkoian; ikusleen zelatan. Txoriak ez ezik, zonbiak ere ibiliko dira paseoan Parte Zaharrean zehar. Eta pantaila handian are gehiago: banpiroak, gizotsoak, munstroak, serieko hiltzaileak… Horiek guztiak behintzat zinema aretoan geratuko dira. Bihar larunbata eta azaroaren 4a arte iraungo du 22. ekitaldiaren programazioak.