Biarritzen eta Baionaren arteko partida bertan behera geratu da
Biarritz Olympique eta Baionako Aviron taldeek Frantziako Ligari zegokion partida jokatu behar zuten azaroaren 5ean, Anoetan. Errugbi Ligak hala erabakita, ordea, partida bertan behera geratu da. Izan ere, hainbat jokalarik birus batek gaixotu ditu eta hazizurriak dituzte. Birusa ez kutsatzeko helburuarekin, partida atzeratzea erabaki dute.