Udalak eta Kristobaldegiko mojek lurrak desjabetzeko akordioa itxi dute
Babestutako etxebizitza egitasmo nagusienen artean dago Txomin Enea eta hura aurrera atera ahal izateko aurrerapausoa eman du Udalak; lursail eremu handi a eskuratzeko akordioa lortu baitu Kristobaldegi komentuko mojekin. Guztira, 8.008 metro koadro izango dira mojei desjabetuko dizkietenak, bi aldeen artean itxi berri duten akordioari esker.
Era horretan, Udalak Txomin Eneako auzune berriko lehen fasea eraikitzeko beste urrats bat eman du. Denera, 955 etxebizitza altxatzeko asmoa dute lehen fasean. Babes ofizialeko 424 etxe, tasatutako 132 eta 281 libre. Etxerik gabe geratuko diren bizilagunentzat 118 etxe altxatuko dituzte fase horretan. Auzune berriak, denera, 1.314 etxebizitza izango ditu. Gainontzekoak eraikitzeko, beharrezkoa izango da Martuteneko espetxea eraistea.