Beganismoaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Guardetxean
Animalien eskubideak errespetatzen dituzten elikagaiekin osatutako menua dastatzeko aukera izango da.
Domu Santu eguna izateaz gain, azaroaren 1a, Beganismoaren Nazioarteko Eguna ere bada. Hori dela-eta Askekintza Animalista taldeak,beganismoa modu atseginean ezagutzera emateko asmoz, bazkari herrikoi beganoa antolatu du Guardetxean, 13:30ean.
Beganismoa animalien eskubideak errespetatuz bizitzea da, hau da, elikadura erabat begetarianoa eramatea, animaliengan esperimentatuak izan ez diren produktuak erostea, larrua, ilea nahiz lumak ez erostea, eta, oro har, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunetara ez joatea.
Bazkariaren menua ondokoa da: kalabaza krema ogi-txigorkiekin, sitan biribilkia txanpinoi krema eta patatekin; eta amaitzeko, txokolatezko sauri tarta. Edaria eta ogia barne, bazkariaren txartelak 10 euroko kostua du, eta Egiako Garraxi tabernan salgai daude.