Iraupen eskiko jardunaldiak antolatu ditu CVCk
Mendi elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu, bai klubeko bai klubetik kanpoko kideentzat
Mendia eta bertan egiten diren kiroletan berezitua dago Vasco de Camping elkartea. Hori dela eta, negua gainean dagoenez, Iraupen Eskiko I. Jardunaldiak antolatzea erabaki du. Bost egunetan banatu dituzte ekimenak eta gehienak klubaren Groseko egoitzan egingo dituzte.
Jardueretan, kirol horretan adituak diren kide bat baino gehiagok parte hartuko dute: Rafa Elorza, Xabier del Val, Juan Laredo, Luis Ibergallartu, Josu Erkizia… bakoitzak bere esperientziaren berri emango du eta ikastaroren bat ere eskainiko dute. Ekimen batzuk irekiak izango dira baina, beste batzuetan talde mugatua egongo denez, aldez aurretik izena eman behar da. Informazio gehiagorako: 943-27 18 66.
Iraupen Eskiko I. Jardunaldiak
- Azaroak 5.Iraupen eskiko ikastaroa. Rafa Elorza eta Xabier del Valen eskutik, klubaren egoitzan, goiz eta arratsaldez. Talde mugatua.
- Azaroak 10. Baso txuriaren babesean filmaren proiekzioa. Belen Eguskiza eta Poto Gorrotxategiren eskurik. Anoetako Kirol Etxean, 19:00etan. Sarrera irekia.
- Azaroak 11.Mahai-ingurua hainbat gonbidaturekin eta Rafa Elorzaren Sesenta años, tres generaciones dokumentalaren proiekzioa.
- Azaroak 12. RCP oinarrizko tailerra. Marilis Gonzalez eta Amaia Ramosen eskutik. 09:30etik 14:00etara.
