Sos Balkanes elkarteak eten egingo du duela 19 urte hasitako ibilbidea
Erakundeetan sormena lantzeko ikastaroa egingo dute larunbatean, Aieteko Bakearen Etxean
Munduan zer gertatzen den ezagutzera eman edota egunerokotasuneko gorabeherei beste ikuspuntu bat eskaintzen dien Donostia Mundu Artean ekimenak jarduera sorta prestatu du hurrengo bi hilabetetarako.
Egutegian gehiegi aurreratu gabe, larunbaterako ikastaro berezia antolatu dute. Gobernuz Kanpoko Erakunde eta bestelako elkarteei zuzenduta dago eta euren ekintzetan sormena indartzea du helburu. Oraindik ere Aieteko Bakearen Etxean egingo den ikastaroan izen emateko aukera dago.
Bi hilabeteotan, bada, Sos Balkanes elkartearen ekimenek indar berezia izango dute, duela 19 urte hasitako ibilbidea etetea erabaki baitute. Urteotako irribarre eta malkoak gogora ekartzeko, erakusketa berezia zabalduko dute Aieteko kultur etxean azaroaren 18tik abenduaren 11ra. Hitzaldi eta topaketak antolatuko dituzte azaroaren 24ean hasi eta abenduan zehar. Abenduaren 10ean egingo dute agur ekitaldia.
