Realeko akziodunek Aperribairengan konfiantza dutela berretsi dute
Realeko akziodunek batzarra egin zuten atzo arratsaldean, Belodromoan. Bertan, adiministrazio kontseiluak aipatutako puntu guztiak babestu zituzten akziodunek, botoen %95 baino gehiago jasota.Guztira, bost puntu zeuden babesteko, eta guztiak aurrera atera ziren:
- Urteko kontuak babestea.
- 2011ko uztailaren 1a eta 2012 ekainaren 30a bitarteko aurrekontuaren azterketa egitea eta onartzea.
- Administrazio kontseilukideen berrespena.
- Administrazio kontseilukideei babesa ematea.
- Zalantza eta galderen txanda.