Beñat Gaztelumendi azaroaren 26an lehiatuko da
Final laurdenak bukatu ondoren, finalaurreko saioen berri eman du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Bost saio jokatu eta gero fase honetan parte hartu duten 30 bertsolarietatik 18 pasa dira finalaurrekoetara; Beñat Gaztelumendi añorgatarra tartean.
Espainiako Hauteskundeak direla-eta, bi asteko atsedenaldiaren ondoren, azaroaren 26an hasiko dira Gpuntuaren finalaurrekoak. Arrasaten izango da lehen saioa, eta bertan izango da Beñat Gaztelumendi. Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin izango ditu leihakide.
Arrasate ez ezik, Tolosa eta Hernani izango ditu geltoki finalaurreko faseak. Azaroaren 27an iritsiko da Gpuntua Tolosara. Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Lizaso, Iñigo Izagirre, Unai Agirre eta Nerea Elustondo izango dira bertsotan. Abenduaren 4an, berriz, Hernanira helduko da txapelketa; Jokin Uranga, Amaia Agirre, Ainhoa Agrreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Mantzisidor Mantxi eta Jon Martinek parte hartuko dute. Illunberako sarrerak salgai
Abenduaren 18an Donostian, Illunben jokatuko den finalerako sarrerak jada salgai daude. Internetez, Gpuntua.com webgunean eskura daitezke; eta baita finalaurreko saioetan ere bai. Hainbat herritan zenbait saltoki ere izango dira. Donostian, Hontza liburu dendan izango dira salgai