Atzo gauean Loiolako bizilagunek autoak tokiz mugitu behar izan zituzten (Argazkia: Estitxu Zabala)
Urumea ibaiak gainezka egin du, egunotan egindako euri zaparrada etengabeen ondorioz. Hori dela eta, Urumea ibaiak gainezka egin du hiriko ohiko tokietan, hau da, Loiola, Txomin eta Martutene auzoetan. Martuteneko hainbat bizilagunek, esaterako, euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten atzo arratsaldean, ura sartu zitzaielako. Loiolako bizilagun batek baino gehiagok, berriz, autoak tokiz mugitu behar izan zituzten, urak hartzearen beldurrez, eta garajeren batean ere ura sartu zen. Errepidea moztua dago bai Amaratik Loiolara La Salle ondotik sartzeko, bai Loiolatik Martutenera joateko ere.
-
-
Loiolako bizilagunek autoak tokiz mugitu behar izan dituzte gauean (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Estoldetako estalkiak altxa egiten dira, ezin dutelako ur gehiago hartu (Argazkia; Estitxu Zabala)
-
-
Loiolako garaje batzuetan ura sartu da gauean (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
La Salle pareko errepidetik ezin da Loiolara sartu (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Antzieta pasealekuko garajeak urez beteta (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Txomin-Eneako Renfeko tren geltokia urez beteta (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Martuteneko Pilar auzuneko etxebizitza eta denda askotan urak dena txikitu du (Argazkia: Estitxu Zabala)