Konstituzio plazako liburutegian aurkeztu dute liburua (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bere bigarren eleberria aurkeztu du gaur goizean Koldo Bravok (Egia, 1961):
La Behobia, Cronica de un desafio. Fikziozko eleberria da, baina bere esperientzian oinarritutakoa; lehen aldiz Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabakitzen duen gizonezko baten inguruko istorioa baita. “Korrika egiten ez duen jendearentzat ere eleberri interesgarria dela uste dut. Halako lasterketa gogor batean parte hartzera zerk motibatzen duen ulertuko baitute”, adierazi du idazleak. Euskalduna den arren, liburua gazteleraz idatzi du, baina argitaletxeak berak itzulpena egitea gustatuko litzaiokeela onartu du. “Euskaldun berria naiz eta ez naiz euskaraz idaztera ausartzen, oso zaila egiten zait”. Liburua dagoeneko salgai dago Donostiako liburu dendetan.