Uholdeengatik kaltetutakoentzako unitate mugikorra jarri du Udalak Txominen (Argazkia: Estitxu Zabala)
Uholdeengatik kaltetutako Txomin Eneako eta Martuteneko bizilagunei laguntzeko bi gune jarri ditu Udalak. Txominen udaltzaingoaren unitate mugikorra jarri dute eta Martutenen, berriz, bulego bat jarri dute Etxarrienen.
Bien bitartean, Udalak, Amara Baik eta Piratek elkartasun deialdia egin dute kaltetuei laguntzeko, “egoeraren larritasuna ikusita, betiko jarrera indibidualistarekin apurtu nahiean”. Deialdian diote, oso aukera ona dela “gizarte eredu berri bat aldarrikatzeko”. Larunbatean dute laguntzera joateko asmoa, 8:00etatik 14:00etara, bai Txomin eta bai Martutenera. Gainera, horrekin batera, elkartasun jaia ere antolatu dute azaroaren 19rako. Hala, bildutako dirua kaltetuentzat bideratuko dute. Gai horrekin lotuta, gaur, osteguna, auzolana prestatzeko bilera egingo dute, 20:30ean, Añorgako Antzokian, Futbol zelaiaren ondoan.
Deialdia egiteko osatu duten kartela.