Supersweet hirukote donostiarra, Dokan
Larunbatean joko dute Antiguako aretoan, Irungo The Dirty Pink Ladies taldearekin batera
Urte hasieran aurkeztu zuten Andoni Etxebestek, Alvaro Turrionek eta Imanol G. Alconek Supersweet rock talde berria. Eta orain disko berria aurkeztu du hirukote donostiarrak: The Hereafter. Chico Boom taldeko kide ohiek sortutako talde berria da Supersweet. Koldo Soret baxu jotzaileak taldea utzi ondoren jaio zen. Joan den urriaren 22an Dokan jotzekoak ziren, baina azken momentuan bertan behera utzi behar izan zuten zuzenekoa. Larunbatean itzuliko dira azken diskoko abestiak jotzera.
Irungo The Dirty Pink Ladies rock taldea ere beraiekin izango dira. Taldekide berriekin osatutako proiektua aurkeztuko dute. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak 8 eurotan daude salgai. Lehiatilan bertan, ordea, 10 eurotan.



