Antton Ezeiza zinemagilea hil da
Antton Ezeiza (Donostia, 1935) zinemagile eta gidoilaria hil da, gaixotasun larri baten ondorioz. Euskarazko zinemaren sustatzaile eta aitzindarietako bat izan zen, 70eko hamarkada amaieran eta 80ko hamarkada hasieran, batik bat.
Hainbat film laburrez gain, zortzi film luze egin zituen Ezeizak: ‘El próximo otoño’ (1963), ‘De cuerpo presente’ (1965), ‘Último encuentro’ (1966), ‘Las secretas intenciones’ (1969), ‘Mina, viento de libertad’ (1976), ‘El complot mongol’ (1977), ‘Ke arteko egunak’ (1989) eta ‘Felicidades, Tovarich’ (1995).


