Antton Ezeizaren filmak proiektatuko dituzte Antzoki Zaharrean
Euskadiko Filmategiak Antton Ezeiza zinemagile donostiarraren zenbait film berreskuratuko ditu azaroaren 25ean, 21:00etan, Antzoki Zaharrean. ‘A traves de San Sebastian’ (1960) eta ‘Felicidades, Tovarich’ (1995) izango dira ikusgai.
Atzo hil zen zinema zuzendari eta gidoigilea, gaixotasun larri baten ondorioz. 70eko hamarkada amaieran, eta 80ko hamarkada hasieran euskarazko zinemaren aitzindarietako bat izan zen. Gaur egingo diote Polloen azken agurra, 10:15ean.