Lorcaren obrak euskaraz taularatuko ditu Biga antzerki taldeak
Irati Altube, Itsaso Garzon, Kepa Errasti, Leire Mendizabal eta Mike Carton aktoreak izango dira gaur 19:30ean Gazteszenako eszenatokian. Larrosak, arantzak, Lorca obra aurkeztuko du Zurriola Antzerki Eskolako Biga taldeak.
«Hogeita zazpi urteko gazteak dira. Batzuek telebistan egin dute lan, beste batzuek antzerkian. Obra handiak behar dituzte, ez dira edozein lanekin konformatzen. Lorca oso berezia da, sentimendu handikoa, eta indar gehien duten haren obren zatiak aukeratu genituen», azaldu du zuzendariak Joserra Fatxadok.
‘Yerma’, ‘Bernarda Alba’, ‘Maria Pineda’, ‘Bodas de Sangre’ eta ‘La Zapatera Prodigiosa’ obren zatiekin puzzle bat osatu dute: «Eszena solteak dira, gitarrarekin egiten ditugu trantsizioak, eta eta aurretik azalpen bat ematen dugu», jarraitu du Fatxadok.
Ritxi Lizartzak eta Aiora Jakak euskaratu dute Lorcaren obra: «Lan zoragarria egin dute. Gainera ez dut uste Lorca euskaraz inoiz taularatu denik», esan du Fatxadok. Emanaldirako sarrerak 5 eurotan daude salgai.