Maratoia Askatasunaren hiribidetik igaroko da
Donostiako 34. Maratoiak hainbat aldaketa izango ditu ibilbidean. Antolakuntzak jakinarazi duenez, iaz bezala, autoei guztiz itxia egongo da ibilbidea. Bestetik, orain arte Zurriola pasealekutik egin zuten bidea, Askatasunaren hiribidera igaroko dute. Hala, haizeak partaideei jarri izan dizkien oztopoak gainditzea espero dute. Karlos Bengoetxea, Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidentea, oso pozik dago lasterketak izango duen aldaketarekin.