'Txuri urdin' ereserkiari ahotsa jarri zion abeslaria hil da
Ricardo Sabadieren Txuri urdin abestiari ahotsa jarri zion 70eko hamarkadan Joakin Lariak (Bergara, 1932). Igandean hil egin zen Laria, 78 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Realaren ereserkia bere ahotsarekin egin zen ezaguna. Gaur egun Madrilen bizi zen, eta bertan hil da.
Batik bat, Radio Topolino Orkestako abeslari gisa egin zen ezagun. Haren kanta ezagunenetako bat La vaca lechera izan zen.