Groseko gazte asanblada zirku taldea osatzen ari da
Groseko gazte asanbladak zirku taldea osatu nahi du, diziplina gustuko duen jendea elkartuz, zirkua erakutsi edo ikasteko. Interesa dutenek txotxongilozirkotaldea@gmail.com helbidera idatzi behar dute. Sortzen ari den taldea denez, iradokizunak eta proposamenak ere jaso nahi dituzte, bide bera erabiliz. Asanbladaren asmoa, Eguberrietarako lantegiak eta eskulanak egiteko prest dagoen jendearekin taldea osatzea da.


