Maila izugarria egon da nazioarteko karate txapelketan
Adimen urritasun edota elbarritasun fisikoren bat duten karateken naziaorteko txapelketa egon zen jokoan larunbatean, Anoetako arte martzialen egoitzan. Bera Berak laugarren urtez antolatu du lehia, eta karateaz gain, Verdini dantza taldearen erakustaldia ikusteko aukera ere egon zen. Izan ere, down sindromea duten gazteek osatutako dantza taldeak ireki eta itxi zuen ekitaldia.
Kata eta kumite erakustaldiak egin zituzten partaideek; gorrak, itsuak, anputatuak, gurpil aulkian zebiltzanak… bereziki, pertsona horiek zertarako gai diren erakustea da lehiaren helburua. Eta aurtengoan ere, lortu du bere nahia.