Stoner gaua Le Bukowskin, Karma To Burn eta Yemen-Ra taldeekin
AEBetako Karma To Burn eta Donostiako Yemen-Ra taldeak izango dira bihar Le Bukowskin. Stoner rock gaua 20:30ean hasiko da, eta sarrerak 10 eurotan daude salgai.
Iñaki Castro, Xabi Villena eta Imanol Costas dira Yemen-Ra. Stoner psikodelia proiektu gisa sortu zuten udan Villenak eta Castrok. Costasek ere haien abenturarekin bat egin berri du sampler-etan. Hirukoteak jada bost pieza konposatu ditu, eta urte hasieran sartuko dira grabaketa estudioan. Karma To Burn Rich Mullinsek (baxua), Will Mecumek (gitarra) eta Rob Oswaldek (bateria) osatzen dute.’Appalachian Incantation’ azken diskoa aurkeztuko dute. Talde instrumentala 2009an berriz ere elkartu zenetik etengabe ari da AEB eta Europan zehar birak egiten.