Peñafloridako zuhaitzen mozketa salatzeko, bideo bat osatu du Haritzaldek
Peñaflorida Institutuko 45 zuhaitzen mozketaren harira, bideo bat osatu du Haritzalde Naturzaleen Elkarteak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eman zuen zuhaitzak botatzeko agindua, eta Haritzaldek ondare publikoaren galera ekiditeko eskaera egin zuen arren, ez duela erantzun ofizialik jaso dio. “Ondarea kontserbatzeko eta gizartea dagokion gailurrera goratzeko jarrai dezagun lanean. Bideo hau zabaltzea helburu hori lortzeko modu bat da”, diote Haritzaldekoek.