Vetusta Morla eta Amaia Monteroren zuzenekoetarako sarrerak, salgai
Kursaal Fundazioaren denboraldi berriaren lehen emanaldiak dira; gaur 11:30ean irekiko dute leihatila
Vetusta Morla taldearekin hasiko da Kursaal Fundazioaren Herri Musikako denboraldi berria. Hurrengo otsailaren 11n izango dira Kursaal Auditorioan, zuzenean. Madrilgo seikotea Un dia en el mundo lanarekin sartu zen pop rockaren eszenan. Orain bigarren diskoarekin itzuli dira, eta Mapas izeneko bildumako abesti berriak aurkeztuko dituzte. Amaia Montero ere bigarren diskoarekin etorriko da Kursaalera. Caminando singlearekin aurkeztu duen lana ekarriko du. La Oreja de Van Gogheko abeslari ohiak martxoaren 2an kantatuko du.
Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 11:30etik aurrera. Kutxa, Telekutxa eta Viktoria Eugenia Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira.