Bost idazle eta musikari bat bilduko ditu Erakusleihoak
Ernest Lluch kultur etxean Erakusleihoa ekimenaren emanaldi berria izango da ostiralean. Poesia eta zuzeneko musika ekarriko ditu ‘5+1’ ikuskizunak. Bost idazle eta musikari bat izango dira protagonista.
Kataluniako Huacanamo argitaletxeak bost egile donostiarren poesia liburuak kaleratu berri ditu. Poesian ibilbide luzea egin duen Karmelo C. Iribarren idazlearen ‘Otra Ciudad, otra vida’; lehen poesia liburua idatzi zuen Diego Vasallo musikariaren ‘Canciones que no fueron’; Harkaitz Canoren ‘Compro oro’; Pablo Casaresen ‘Quienes fuimos’; eta Michel Gaztambideren ‘Moscas en los incunables’. Hiri berean hazi diren bost egileen liburuak dira. Canok gaztelaniaz idatzitako poemak jaso ditu, eta Casaresen liburua jada laugarrena da. Gaztambide, ezagunagoa da gidoigile gisa (Enrique Urbizuren ‘No habra paz para los malvados’ filma gidoia idatzi du, besteak beste), baina poesia zalea ere bada.
Ernest Lluchen, ostiralean, poesia irakurketa egingo dute, Joserra Senperena piano jotzailearen zuzeneko musikarekin. Emanaldia 19:30ean hasiko da.