(Argazkia: Berabera.com)
Bera Berako Nora Azurmendi eta Olatz Ramon eskubaloi jokalari gazteak Euskal selekzioarako hautatuak izan dira. Bera Bera Eskubaloiko jubenil mailako kideak dira Azurmendi eta Ramon eta selekzioarekin Madrilen abenduaren 8tik 10era bitartean txapelketa bat jokatuko dute. Bi jokalariak beste 14 kiderekin batera izan dira hautatuak. Horretarako, urrian eta azaroaren hasieran Faduran eta Hondarribian egin zituzten entrenamendu berezietan parte hartu behar izan zuten.