Napoleon IIIrd, Gazteszenan
Gaztemaniak musika programak kontzertu hirukoitza ekarriko du Gazteszenara. Napoleon IIIrd, Jupiter Jon eta Bastardgeist izango dira zuzenean 20:30ean. James Mabbett musikagilea ezkutatzen da Napoleon IIIrd izenaren atzean. 2007an ekin zion bakarkako ibilbideari ‘InDebt To’ diskoarekin. Indie eta elektronikaren hastapenetako eragin nabarmena zuen lan hark. Orduan hasi zen musikaren bidetik esperimentatzen, soinu nahasketetan murgiltzen. Animal Collective, Panda Bear eta M83 taldeen ukituak ditu. Jupiter Jon euskal laukotea eta Chicagoko Bastardgeist musikariekin hasiko da gaua. Sarrerak 9 eurotan daude salgai.