Euskararen aldeko pilota jaialdia antolatu dute ostiralerako
Euskararen aldeko pilota jaialdia antolatu du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Hurrengo egunean, Euskararen Nazioarteko Eguna baita. Xala-Laskurain bikotea Bengoetxea VI.-Barriola bikotearen aurka ariko da partida nagusian.
Jaialdia Atano III. frontoian izango da, ostiralean, 22:15ean. Helburu nagusia ahalik eta euskaltzale gehien bertan egotea da euskarari arnasa eta bultzada eman diezaioten.