Gizon donostiar bat hil da bere itsasontzian arrantzan ari zela
Donostiako bizilagun bat hil da arrantzan ari zela, bere itsasontzia irauli ostean. Hildakoa Juan Jose Millares da, eta larunbat arratsaldean izan zuen istripua, Pasaia eta Hondarribia artean. Gaur arratsaldean egingo dituzte elizkizunak.