(Argazkia: Fly Group)
Btami Otmane izan da Donostiako 34. Maratoiko irabazlea, 2 ordu 20’26-ko denbora eginez. Atzo goizean jokatu zuten lehia, eta txapeldunaren atzetik geratu zen Asefa Abrahn (2:20:54). Emakumezkoetan, Claudia Behobide hondarribiarra izan zen azkarrena, 2:47:42ko denborarekin, ezustekoa emanez.
Bestetik, 10 Kilometroko lasterketan, Hossain Kaanache izan zen azkarrena, 31 minutu eta 12 segundoko denborarekin.