‘Arra arraroa’ antzezlana bihar, Dokan
Metrokoadroka konpainiak Arra arraroa ikuskizuna aurkeztuko du bihar, osteguna. Zer da gizona izatea? Gizon bat galderaren erantzuna bilatzen saiatuko da, umorez eta sentiberatasunez, beti ere. Bere eguneroko bizitzan gizon izan nahi horretan sufritzen duen presioa eta ondorioz sortutako konplexu eta beldurrak azaleratuko ditu. Dokan taularatuko dute ikuskizuna, 20:00etan.