Berri Txarrak Fnacen izango da zuzenean
Payola lanaren arrakastaren ondoren disko berriarekin itzuli dira. Haria izena du Berri Txarrak taldearen zazpigarren lanak. Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta David Gonzalezek hamabi kantu bildu dituzte CD zein biniloan; Ross Robinson ekoizle estatubatuar ezagunarekin elkarlanean. Inoiz baino lan poperoagoa baina aldi berean gogorra eta gordina egin dute, orain arteko diskorik ausartena sortuz. Jarraitzaileek bihar, osteguna, entzun ahal izango dituzte zuzenean haien abesti berriak; Fnacen izango dira-eta 19:00etan.