Bizikleta mekanika ikastaroa antolatu du Donosti Berrik
Donosti Berri Txirrindularitza Elkarteak bizikleta mekanika ikastaroa antolatu du. Ikastaroa abenduaren 12an hasiko da eta hortik aurrerako hiru asteetan iraungo du. Eskolak astelehenetik ostegunera emango dituzte, 19:30etik 21:00etara. Bertan, honakoak ikasiko dituzte ikasleek: txirrindaren deskripzioa, erramintak eta tresnak, mantenua, galgak, gurpilak nola aldatu, pedalier ardatza, pinoiak nola erabili… baita txirrinda muntatzen eta desmontatzen ere. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da eta interesatuek 685. 788.031 telefonora dei dezakete. Lortutako dirua klubeko taldeentzako eta txapelketak antolatzeko erabiliko dute.