Terrazen inguruan oposizioko alderdiek izandako jarrera salatu du Parte Zaharreko Ezker Abertzaleak
Udalean egondako osoko bilkuraren ostean, Parte Zaharreko Ezker Abertzaleak ohar bat zabaldu du. “Gauza bat argi geratu da, PSE-EE, PP eta EAJ alderdiek ez dietela bizilagunei ahotsa ematen”, diote gutunean.
Zehazki, Parte Zaharreko Ezker Abertzalea kezkatzen duen kontua, terrazen inguruko mozioa da. “Behin lau alderdien iritziak entzun ostean, bizilagun batek bere iritzia eman nahi izan zuen, bizilagun talde handi baten izenean. Izan ere, Parte Zaharrekoak oso kezkatuak gaude tabernetako terrazen zabalkuntzarekin, toki asko kentzen baitute”. Ezker Abertzalearen esanetan, PSE, PP eta EAJ alderdiek Juan Karlos Izagirreri txantaia egin zioten, bizilagunari kasu egin ezkero joan egingo zirela esanez. “Ezker abertzaleak auzo honetako jarduera ekonomikoa bultzatu nahi du, baita hiri osoan ere, ez al dago ostalariez gain beste ekonomia jarduerarik?”.