Uxotegiko auzia argitzeko batzordea eratzea erabaki dute
Hogeita hamabi mozio eta hamahiru erakunde adierazpen aztertu zituzten atzo 16:00etatik gauera arte luzatutako osoko bilkuran. Udal zinegotziek gogor eztabaidatu zuten hainbat gairen inguruan, eta urriko udalbatzarrean gertatu bezala, Uxotegiko gaztetxea ika-mikarako gaia izan zen. Parte Zaharreko eraikina okupatuaren inguruko erabakiak argitzeko, ikerketa batzordea eratzearen alde egingo zuten EAJk eta PPk, eta PSE-EEren babesa jaso zuten atzokoan. Bildu abstenitu egin zen bozkaketa horretan.
Bestetik, hainbat konturen artean, Kirol Txartelaren prezioak izoztea eta AHTaren hiriko geltokia Atotxan jartzea adostu zuten.