Deutsche Schulekoak izango dira Haur Danborradako Easo Ederra eta Jenerala
Udaletxeko Pleno Aretoan 2012ko Haur Danborradaren antolakuntzari buruzko bilera egin zuten atzo arratsaldean. Bertan, Haur Danborradako pertsonaien ardura izango duten ikastetxeen arteko zozketa egin zuten. Ondorioz, zozketak hala erabakita, Easo Ederra eta Jenerala DEUTSCHE SCHULEkoak izango dira.
Danbor Nagusia, berriz, txandakatuz aukeratzen dute urtez urte, irteera ordena kontuan izanik. Aurten ERREKALDE GASTRONOMI ELKARTEAri egokitu zaio kargua.