Eneko Goia: "Errauste plantaren atzerapenak ez du maniobrarako aukerarik uzten"
Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan jakinarazi zuenez, Gipuzkoako Foru Aldundia Zubietako errauste plantaren proiektua atzeratzearen alde dago.
Adierazpenok kezkagarriak direla esan du Eneko Goia EAJko bozeramaileak. Erabakiak Donostian eragin zuzena duela azaldu du, zabor gehien sortzen duen hiria delako. Hondakin horiez desegiteko, hiria beste lurralde batzuen menpe dagoela zehaztu du. Hortaz, errauste planta atzeratzeak ez duela «maniobrarako aukerarik uzten» salatu du Eneko Goiak. Aldundiaren jarrera ez dela «zuhurra eta une egokian egin» dio, zaborra ezin delako alfonbra azpian gorde.


