Pasealeku Berriak itxita jarraitzen du, denboralea dela-eta
Udalak atzo eman zuen Pasealeku Berria ixteko agindua, eta horrela jarraituko du denboraleak iraun bitartean.
Jaurlaritzaren meteorologia zerbitzuak, Euskalmetek, jakinarazi duenez, bihar, asteazkenean joko du goia denboraleak, izan ere, egun horretarako iragarri baitituzte mendebaldeko haize ufada bortitzak eta olaturik handienak. Hori dela-eta, Udala eta Babes Zibileko teknikariak bilera bat egitekoak ziren gaur goizean.
Larrialdi zerbitzuen arabera, gaurko egunean alerta horia ezarrita izango da kostaldean eta baita biharko lehen orduetan ere. Eguerditik aurrera, ordea, laranja kolorera igaroko da alerta.