A Coruñako saria bigarren aldiz lortzen saiatuko da Jesus Garmendia
A Coruñako Jauzien Nazioarteko Txapelketari ekingo diote bihar Casas Novas pistan. Bertan parte hartuko du Jesus Garmendia zaldizko donostiarrak eta 2009an eskuratutako titulua berriro ere lortzen saiatuko da.
Bost izar izeneko edizioak 170 zaldi eta 70 zaldizko baino gehiago bilduko ditu. Partaide guztiak Galizian daude dagoeneko, asteburuko lehian parte hartzeko prest. Lehiakide gehienak Ginebra, Oporto eta Bartzelonako lehiaketetan parte hartzetik joan dira.
Bat baino gehiago dira faboritoen artean dauden kideak: Edwina Tops-Alexander australiarra, Roger-Yves Bost frantziarra, Denis Lynch irlandarra; Marco Kutscher alemaniarra edota Alvaro de Miranda brasildarra.